Bilatu zeure prestanzuntzaAurkitu zeure lanaSortu zeure lanaBideratu zeure etorkizuna

Prestakutzaren inguruko berriak

02/10/2017

Esperientzia aitortzea

Eusko Jaurlaritzak abian jarri du Gaitasuna Egiaztatzeko Egitura eta laneko esperientziaren bidez edo prestakuntzako bide ez formaletan hartutako lan-gaitasunak ebaluatzeko eta egiaztatzeko prozeduraren deialdia egin du.

2017ko deialdi honetan jarraian adierazten diren lanbide heziketako kualifikazio profesionalen edo titulazioen gaitasun-unitateak egiaztatuko dira:

Tituluak

  • Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioko Goi mailako teknikaria
  • Mekatronika industriarako Goi mailako teknikaria
  • Automatizazioa eta robotika industriarako Goi mailako teknikaria
  • Sistema elektrotekniko eta automatizatuetako Goi mailako teknikaria
  • Web aplikazioen garapeneko Goi mailako teknikaria
  • Administrazio eta Finantzetako Goi mailako teknikaria
  • Itsas garraioa eta itsas zabaleko arrantza Goi mailako teknikaria
  • Instalazio Elektriko eta Automatikoetako teknikaria
  • Osasun Larrialdietako teknikaria
  • Administrazio- kudeaketako teknikaria
  • Mikroinformatika- sistemak eta sareak teknikaria
  • Soldadura eta Galdaragintzako teknikaria
  • Mekanizazioko teknikaria
  • Ibilgailu automobilen elektromekanikako teknikaria

Ziurtagiri profesionalak

  • Pertsonei etxean gizarte- eta osasun-arreta ematea
  • Mendeko pertsonei gizarte-erakundeetan gizarte- eta osasun-arreta ematea
  • Izurriak kontrolatzeko zerbitzuak
  • Mintegi, lorategi eta lorazaintza-zentroetako jarduera osagarriak
  • Eraikin eta lokaletan gainazalak eta altzariak garbitzea
  • Toki irekietako eta industria-instalazioetako garbiketa
  • Hiri- eta industria-hondakinak kudeatzea
  • Enplegurako lanbide-heziketako irakaskuntza

Izena ematea, urrriaren 2etik 20ra.

Deialdiari buruzko informazio gehiago daukazu lotura honetan