Bilatu zeure prestanzuntzaAurkitu zeure lanaSortu zeure lanaBideratu zeure etorkizuna

Enpleguaren inguruko berriak

17/07/2017

Gazteentzako Berme Sistema

Gazteentzako Bermea Europa mailako ekimena da, 30 urtetik beherako gazteei lan-merkatuan sartzen laguntzeko helburua duena. Espainian ekimen hau 2013an onartutako Gazte Ekintzailetza estrategiaren barruan kokaturik dago. Ekimenak ezartzen du 30 urtetik beherako gazteek –beren ikasketak amaitu ondoren edo langabezian geratu ondoren – izan dezatela enplegatzeko, ikasteko edo prestatzeko eskaintza bat jasotzeko aukera.

Nortzuk izan daitezke onuradun
Ondorengo baldintzak bete behar dituzte gazteek:

  • Espainiar nazionalitatea izan behar dute, edo Batasuneko edo Europako Itun Ekonomikoko Estatukideetako edo Suitzako hiritarrak izan, eta Espainian egon joan-etorri askea eta egoitza eskubidea gauzatuz. Izena eman ahalko dute espainiar lurraldean lan egiteko gaitzen duen bizitzeko baimena duten atzerritar titularrek ere.
  • Espainiako lurralde nazionaleko edozein herritan erroldatuta egon behar da.
  • 16 eta 25 urte bitartekoa izatea (30 urtetik beherakoa %33 edo maila horretatik gorako desgaitasun maila dutenentzat). Era berean, Lege horretan biltzen diren baldintzak betetzen dituzten 16 eta 25 urte bitarteko gazteek Gazte Bermearen Sistema Nazionalak eragindako ekintzen onura jasotzeko, aipatutako kolektiboaren enplegu tasa %20tik behera kokatu arte, urtearen azken hiruhilekoari dagokion Biztanleria Aktiboaren Inkestaren arabera.
  • Langabea izatea eta ikasten edo prestakuntza ematen ez egotea.

Nola alta eman sisteman
Gazte Bermearen onuraduna izateko aurretik ezarritako betekizunak bete behar dira eta izena eman behar da enplegu-eskatzaile gisa edo, bestela, eskaera berritu Enpleguaren Zerbitzu Publiko batean.

Sarrera, erabiltzaile eta pasahitzarekin
Identifikazio elektronikorik ez duten eta inskripzio telematikoa egin nahi duten gazteek beren erabiltzailea eta pasahitza eska dezakete xede horretarako jarri den inprimaki hau betez, eta Estatuko Administrazio Orokorreko, autonomia erkidegoetako edo 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan xedatutako entitateetako erregistro bulegoetako edozeinetan entregatuz. 

Interesatuak sisteman alta emandakoan, Gazteentzako Bermea Ezartzeko Planean eta/edo Gazteentzako Enplegu eta Ekintzailetza Estrategian jasota dauden ekintza-katalogoko eskaintzak jao ahalko ditu bere Autonomi Erkidegoaren bidez, Estatuko Administrazio Orokorraren bidez edo gazteak kontratatzeko indarrean dagoen araudiko pizgarrietakoren bat jaso nahi duten enpresen bidez.

Kontrataziorako eta ekintzailetzarako pizgarriak
Gazte Bermearen esparruan, hainbat hobari ezartzen dira beraien konturako ari diren edo autonomo diren langileentzat , baita prestakuntza eta ikaskuntza kontratu baten bidezko kontratazio hobariak ere, eta aldi baterako kontratuetarako aurreikusten diren abantailak mantentzen dira, prestakuntzazko loturarekin inskribatuta dauden pertsonentzat.
Neurrien katalogora joan

PLANAREN WEBA