Bilatu zeure prestanzuntzaAurkitu zeure lanaSortu zeure lanaBideratu zeure etorkizuna

Prestakutzaren inguruko berriak

18/01/2017

Gazteentzako enplegu-prestakuntza programa berria

Gurutze Gorriak enplegu eta prestakuntza programa berri bat jarri du martxan Irun aldean 16-29 urte arteko gazteei begira. FSE Europako Gizarte Fondoak diruz laguntzen duen programa honen esparrua Gazteentzako Berme Sistema da, eta horren helburua da 30 urtez azpiko gazteei enplegu eskaintza bat eskaintzea, bai eta ikasketa edo praktika prestakuntza eta beren gaitasunak hobetzen laguntzeko lan-orientazioa ere.

Programak aurreikusten du elkarrekin loturiko orientazio, trebakuntza eta bitartekaritza neurri-sorta bat gauzatzea, parte hartzen duten pertsonen gaitasunak hobetzeko eta horien lanbideratzea errazteko xedearekin.

Irungo Gurutze Gorriarekin kontaktatzeko eta informazio gehiago lortzeko Euskal Herria kalea, 14-Behea helbidera joan zaitezke astelehenetik ostiralera 9:00etatik 13:30era, 943-621162 / 678-505588 telefonoetara dei dezakezu edo maila honetara idatzi naerto@cruzroja.es