Bilatu zeure prestanzuntzaAurkitu zeure lanaSortu zeure lanaBideratu zeure etorkizuna

Enpleguaren inguruko berriak

10/06/2016

Pertsona ekintzaileentzako laguntza berriak

Irungo eta Hondarribiko Udalek, Bidasoa Bizirik-en departamentuaren bidez, informazio bilera eskainiko dute ekainaren 17an, ostiralarekin, 11:30etan Mirarietako Ama Birjina kaleko bulegoetan. Ideia enpresariala garatuko duten pertsona ekintzaileentzako edo proiektu enpresarialak martxan jartzeko emango dituzten diru-laguntza berriak aurkeztuko dituzte.
Ondorengo laguntzak jaso ahal izango dituzte onuradunek:

  • Ideia enpresariala garatzeko: 1.000 euro pertsona ekintzaile bakoitzeko. %15 handituko da kopurua sustatzailea 18 urtetik gorakoa eta 30 urtetik beherakoa baldin bada, laguntza prozesua hasten den momentuan. Emakumea baldin bada, beste %15 handituko da kopurua.
  • Proiektu enpresarialak martxan jartzeko: 1.500 euro pertsona ekintzaile bakoitzeko. %15 handituko da kopurua sustatzailea 18 urtetik gorakoa eta 30 urtetik beherakoa baldin bada, laguntza prozesua hasten den momentuan. Emakumea baldin bada, beste %15 handituko da kopurua.

LANBIDE-Euskal Enplegu Zerbitzuak martxan jarri du ekimena, eta Europako Gizarte Funtsak ere finantzatzen du. Bidasoa eskualdean 20 izango dira laguntza jaso ahal izango duten pertsona ekintzaileak.

Informazio gehiago: 943-633937