Bilatu zeure prestanzuntzaAurkitu zeure lanaSortu zeure lanaBideratu zeure etorkizuna

Enpleguaren inguruko berriak

17/05/2017

Mugaz haraindiko lan-merkatua

Miguel Ángel Páezek, Bidasoa bizirik-en izenean, Translanekin proiektuaren hautagaitza gauzatzen duen hitzarmena sinatu zuen atzo Baionan, POCTEFA Europako programaren deialdiaren bigarren fasean. Lehen fasean hautagaitzen aurre-aukeraketa egin dute, eta azaroan, azken ebazpenaren berri emango dute.

Proiektuaren bazkide eragileak presente egon ziren sinatzean: INSUP (helduentzako formazio frantseseko sare pribatua), ALB Atelier Lan Berri (helduentzako formazio jarraituko kooperatiba frantsesa), Areté activa Navarra (giza baliabideen kontsultaria, formazio zentro pribatua), Nafarroako Enpresarien Konfederazioa, eta QUEIQ Inter-Pro Sud Aquitaine Baionako enpresa elkartea. Elkartekideak dira, era berean, Pôle d'Emploi eta Lanbide (Azken honek ere sinatzean parte hartu zuen). 

Translanekin proiektua
Translanekin proiektuaren xedea da mugaz gaindiko testuinguruan haien egoera profesionala hobetzea helburu duten pertsonen enplegu mugikortasuna emendatzea (lanbide heziketako praktiketan dauden pertsonak, lan eskatzaileak, formazioan dauden pertsonak, birmoldatze prozesuan dauden langileak). Orientazio eta formazio agenteak enpresa inguruneko eragile ekonomikoekin harremanetan jartzea da horretarako modua.
Asmoa da elkar-trukerako eta ikasketarako foro iraunkorra sortzea, Bidasoa bizirik-eko profesionalek eta proiektuko gainerako bazkideek orientazioa eta laguntza eman ahal izan dezaten, modu osoago batean. Era berean, informazio eta hezkuntza erremintak zabaltzea eta eskainitako zerbitzuen arteko koordinazioa hobetzea. Azkenik, mugaz gaindiko kooperazioan urrats handi bat eman nahi da, agente guztien artean (lan organizazioetako formatzaileak, enplegu sortzaileak, langileak, enplegu gestioko organismoak eta oinarrizko formazioko prozesuetan dauden pertsonak).
Miguel Ángel Páez Bidasoa bizirik-eko presidenteak ondorengoa azaldu du: “Azken finean, erraztasunak ematea eta erantzun zuzenak eskaintzea da, formazio eta informazio moduan, mugaren alde bateko eta besteko lan merkatuko aktoreei”.
Proiektuaren baitan dago Nafarroak, Pirinio Atlantikoek (Bearno eta Ipar Euskal Herria) eta Euskadik osatzen duten lurraldea. 

Proiektuaren aurrekariak
Mugaz gaindiko aktoreen artean duela zenbait urte martxan dagoen kooperazioa da proiektuaren oinarria: Bidasoa bizirik (Euskadi), Atelier Lan Berri eta INSUP (Pirinio Atlantikoak/Akitania) eta duela gutxi, Areté activa (Nafarroa). Zehazki, Atelier Lan Berrirekin eta Aquitania Euskadi Funts Komunaren finantziazioarekin.

POCTEFA
Mugaz gaindiko kooperazioko programa europarra da, hiru herrialdeen arteko muga lurraldearen garapen iraunkorra sustatzeko sortua (Espainia, Frantzia, Andorra). Europako funts horietatik, mugaz gaindiko kooperazio proiektuan finantzatzen dira, Pirinioen bi aldeetako aktoreek diseinatuak eta kudeatuak. Sektore publikoari eta pribatuari zuzenduta daude: organismo publikoak, enpresak, garapen agentziak, elkarteak, fundazioak, komertzio ganberak edo hezkuntza zentroak, besteak beste.