Bilatu zeure prestanzuntzaAurkitu zeure lanaSortu zeure lanaBideratu zeure etorkizuna

Prestakutzaren inguruko berriak

27/11/2017

Nazioarteko merkataritzari eta Community manager izateari buruzko prestakuntza

Gaztebilan aurretik II. mailako prestakuntza (maila ertaina) edo Batxilergoa eta/edo unibertsitate-titulua duten eta Gazte Berme Sisteman izena emanda dauden 30 urtetik beherakoentzat pentsatuta dago. Izapide hori Irungo Igazte bidez egin daiteke, betekizunak betez; CBAn eta Lanbiden dago.
Proiektuan, 15na laguneko bi talde egonkor sortuko dira; elkarrekin kolaboratuz lan egingo dute, bertaratuek taldeari onura atera diezaioten hazkuntza pertsonalean eta profesionalean laguntzeko. Prestakuntza-zikloetan parte hartzea dohainik izango da bakoitzarentzat, eta, gainera, beka bat izango dute, joan-etorrien edo komunikazioen gastuak ordaintzen laguntzeko prestakuntza eta praktika aldian.

Horrekin batera, aktibatzeko ekintzen katalogo bat eskainiko da (aukera-berdintasuna, hizkuntzak, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak, orientazio profesionala eta praktikak lan-inguruan), eta horrekin, pertsona bakoitzak bere ibilbidea eraikiko du, taldea dinamizatzen duen profesionalak lagunduta eta esku-hartze bakoitza parte-hartzaile bakoitzaren beharretara egokituta. Eskolak amaitutakoan, hilabete eta erdiko praktikak egin ahal izango dituzte parte-hartzaileek.

Datak, lekuak eta izena ematea
Izena emateko epea abenduaren 11ra arte irekita egongo da. Aurreikusita dago eskolak abenduaren 14an hastea, hautagai guztien artean hautaketa bat egin ondoren. Kanpo-merkataritzako prestakuntza Garraio, Merkataritza eta Marketin Institutua Fundazioaren (ITC) zentro homologatuan egingo da, arratsaldez, eta sare sozialena, goizez, Irungo La Sallen. Eskolak apiril ingurura arte egingo dira, eta ondoren, praktika egin ahal izango dituzte parte-hartzaileek. 

Nazioarteko merkataritza. Izen-ematea

Community manager. Izen-ematea

Informazio gehiago: Bidasoa activa 943-633160 telefonoan