Bilatu zeure prestanzuntzaAurkitu zeure lanaSortu zeure lanaBideratu zeure etorkizuna

Prestakutzaren inguruko berriak

02/03/2018

Mugaz gaindiko bekak geroko elebidun irakasleentzat

Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa euroeskualdeak Eskola Futura proiektua jarri du abian. Proiektu hori irakasle elebidun izan nahi duten mugaren bi aldeetako irakasle-ikasketetako ikasleei laguntzeko da. Frantsesa/euskaran eta frantsesa/okzitanieran irakasle elebidunen kopurua handitu beharretik sortu da, eta hiru hizkuntza horietako batean gaitu nahi duten ikasleei bideratuta dago. Helburua da hizkuntza horien erabilera eta ezagutza sendotzea hiru eskualdeetako biztanleen artean eta gazte-enpleguari laguntzea.

Eskola Futura proiektuak hizkuntz prestakuntza trinkoa eskaintzen du frantsesez, euskaraz eta okzitanieraz, eskola elebidunetan irakatsi ahal izateko Espainian eta Frantzian. EHUko eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle-ikasketetako 4.eko hamar ikaslek frantsesez ikasiko dute Bordeaux Montaigne Unibertsitatean urtebetez, eta, ondoren, oposizioetara aurkezteko prestatuko dira, hurrengo urtean Akitaniako ESPE delakoan frantsesa/euskarako irakasle elebidunak izate aldera.

Akitaniako unibertsitateetako beste hogei ikaslek ikasiko dute euskaraz Zornotzako barnetegian, eta Lleidako Unibertsitateko beste bostek frantsesa eta okzitaniera ikasiko dute Toulouse-ko Jean Jaurès Unibertsitatean, gero irakasle elebiduna izateko oposizioak egiteko. Azkenik, Okzitaniako eta Akitaniako unibertsitateetako sei ikaslek okzitanieraz ikasiko dute Lleidako Unibertsitatean.

Apirilaren 15ean irekiko da matrikulatzeko epea eskola-futura.eus webean; web horretan eskuragarri dago programari buruzko informazio guztia ere.