Bilatu zeure prestanzuntzaAurkitu zeure lanaSortu zeure lanaBideratu zeure etorkizuna

Ikastaroak

Kontaketa: 17-com.interEskatzea

Nazioarteko merkataritza + Ingelesa

02/02/2018 - 31/05/2018

Nazioarteko merkataritza + Ingelesa

Atsegin duzu nazioarteko merkataritzaren mundua?

Mundua gero eta globalizatuago dago, eta gero eta enpresa gehiago bihurtzen dira nazioarteko. Horregatik, enpresa txikiek zein handiek gero eta gehiago behar dituzte alor horretan trebatutako pertsonak. 

Egia esan, askotan, enpresa batean sartzea da zailena, zenbat balio dugun eta lan egiteko zenbateko gogoa dugun frogatzeko aukera izatea; batez ere, gaztaroan, esperientziarik ez dugunean.
Horregatik, gure lehen helburua enpresetako ateak irekitzea da. Horrela, konpainia batean sartuko zara, eta 150 orduko praktikak egingo dituzu, esperientzia hartzeko eta zenbat balio duzun frogatzeko.

Horretarako, ordea, ezinbestekoa da aurrez trebatzea eta hizkuntzak jakitea. Bada, alde horretatik arazorik ez izateko, prestakuntza osoa emango dizugu: beharrezkoak izango dituzun ezaupideak eta enpresek beharrezkoak dituzten gaitasunak. Era berean, ingeles eskolak emango dizkizugu, zure gaitasunak osatzeko eta lanean lehiakorragoa izateko.

¡¡¡Hasi nazioarteko merkataritzako administrazio kudeaketako profesional gisa lanean!!!

Bi eskakizun bakarrik bete behar dituzu: 30 urte baino gutxiago izatea eta izena ematen duzunean Lanbiden alta hartu izana.

Betetzen dituzu bi eskakizun horiek?. Bada, aprobetxatu aukera eta zabaldu lan munduko ateak.

PRESTAKUNTZA + ENPLEGUA
- Bere osotasunean diruz lagundutako prestakuntza
- Ingeles eskolak
- 150 orduko praktikak enpresa batean
- Titulu ofiziala