Bilatu zeure prestanzuntzaAurkitu zeure lanaSortu zeure lanaBideratu zeure etorkizuna

Multimedia Plataforma Aplikatiboak

e-lanbideak

Gero eta jende gehiagoren lanbide-bizitzara azkar sartzen ari dira informazioaren eta komunikazioen teknologiak, eta ondorioz, eragile sendoa da lan egiteko moduen eta oro har lanbideen eraldaketan. Askotan, eraldaketa hori tresna-mailakoa da nagusiki (lehen idazmakina erabiltzen bazen, orain ordengailua erabiltzen da); hala ere, garrantzi gehiago dauka gertakariak. Teknologiak topagune eta harreman-gune berriak sortzen ditu profesionalen artean; jokabide-arau berriak, komunikazioko kode berriak, eta ondorioz, eskari eta behar berriak agertzen dira, erantzun behar zaienak. Eta teknologia esanguratsuena Internet da.

Aplikatibo honetan, hogeita hamar lanbide bildu dira, eta Internet daukate denen izateko arrazoi. Honako hauek dira lanbide horiek dituzten alorrak:

  • Web eta multimedia diseinua
  • Teknologia eta ikerketa
  • Marketina eta komunikazioa sarean
  • On-line edukiak
  • Eskubideak eta Segurtasuna Interneten
  • Komunitate birtualen gestioa
  • Enpresa-gestioa ezagutzaren gizartean