Nanoteknologiak
Teknologiaren iraultza berria gisa antzematen dira nanoteknologiak. Helburua dute atomoak eta molekulak behatu, ikertu eta manipulatzea material eta dispositibo berriak egiteko. Gaur egun, Elektronikan eta material berrien garapenean eragiten dute sendo nanoteknologiek (dispositibo elektroniko azkar eta indartsuen miniaturizazioa eta material erresistenteagoak eta arinagoak). Baina biomedikuntzari ere aukera handiak eskaintzen dizkie (gaixotasunak antzematea, farmakoak, biosentsoreak, ehun eta organo artifizialak sortzea), eta Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiei, Manufakturei, Kimikaren industriari, eta eremu horietan egindako ikerketek aplikazioak hedatu egingo dituzte beste sektore batzuetara ere (energia, ingurumena, nekazaritzako elikagaiak, automozioa...). Aukerak neurrigabeak dituzte ekonomiaren sektore gehienetan.
Aplikatibo horrek Nanoteknologiaren ikuspegi bat eskaintzen du, etorkizuneko zientzia den aldetik, eta datozen urteetan gure gizartean zer aukera eta inpaktu izango duen identifikatzen du.