Bilatu zeure prestanzuntzaAurkitu zeure lanaSortu zeure lanaBideratu zeure etorkizuna

Multimedia Plataforma Aplikatiboak

Ezkutuko curriculuma

Aplikatibo hau gogoeta-tresna bat da, denbora librean eta lanbidearekin lotuta garatzen diren trebetasunak, gaitasunak eta ezagutzak azaleratzeko. Helburua da nork bere burua eta lan-irtenbideak gehiago ezagutzea. Batik bat lan-aukeretarako balizko zaletasunak edo trebetasunak dituztenek erabil dezaten pentsatua dago, eta era berean, bere interes pertsonalei egokitutako lan baterantz lanbide-aldaketa egin nahi dutenentzako.

Ezkutuko curriculumaren kotzeptuan sartzen gaitu aplikatiboak. Azaltzen du egunerokoan garatzen diren jarduerak, interes pertsonalak, eta egin diren prestakuntzak eta ordaindutako jarduerak nahas litezkeela guri lanbide-aukera berriak aurkitzen laguntzeko. Lau pertsonaia aurkezten dizkigu. Horiek beren testigantza eta eskarmentua eskaintzen digute, gure gogoetan gida izan daitezen. Ezkutuko curriculuma egiteko, elementu guztiak bete behar dira, eta amaitzean, emaitzen balizko hiru konbinazio aurkezten dira, aukera ematen dutenak haiekin zerikusia daukaten balizko lan-jarduerei buruz gogoeta egiteko.