Bilatu zeure prestanzuntzaAurkitu zeure lanaSortu zeure lanaBideratu zeure etorkizuna

Multimedia Plataforma Aplikatiboak

Lan-elkarrizketa

Lan-elkarrizketa prestatu nahi duen ororentzako pentsatua da aplikatibo hau, adina, prestakuntza edo lanbide-eskarmentua edozein izanda ere. Lan-elkarrizketa eskumeneka burutzeko teknikak eta gomendioak era autonomoan, erraz eta intuizioz ikasteko aukera ematen du.

Aplikatiboaren zati bat teoria da (prestakuntza) eta beste bat, praktikoa (entrenamendua), eta lan-elkarrizketa batean izan behar diren portaeretan eta jarreretan sakontzen du. Horretarako, lau hautagai-tipologia dauzka, eta horiek elkarrizketatzaile-mota desberdinei aurre egin behar diete.

  • Prestakuntzaren blokeak lau liburu ineteraktibo dauzka, elkarrizketa bat prestatzeko kontzeptu giltzarriekin (lan-elkarrizketa bati aurre giteko prestatzea, hautatzeko elkarrizketan emozio-gaitasunak, merkatuan gehien estimatzen diren gaitasunak eta gomendio nagusiak), eta test bat ere badauka eskuratutako ezagutzak ebaluatzeko.
  • Entrenamenduaren blokeak lan-elkarrizketa bati aurre egin behar dioten lau pertsonaren esperientzia aurkezten du. Ikus-entzunezko 4 bloke dira, eta haietan, benetako egoerak eta jokabideak aztertzen dira, aholkulari birtual baten euskarria dutela (oso gomendagarria da aukera hori aktibatzea, une bakoitzean zein gaitasun dauden jokoan jakiteko). Horrela, pertsonaiekin ikastea ahalbidetzen da, egoera desberdinetan zer ekintza eta jokabide izaten dituzten ikusita. Entrenamendua test batekin osatzen da. Test horrek aukera ematen du lan-elkarrizketa bat arrakastaz egiteko prestatua ote dagoen jakiteko.