Bilatu zeure prestanzuntzaAurkitu zeure lanaSortu zeure lanaBideratu zeure etorkizuna

Multimedia Plataforma Aplikatiboak

Negozio-ideiak

Aplikatibo honek pertsonen espiritu ekintzailearen pizgarri izan nahi du, eta begiak ireki, bere enpresa sortuz lan-postua sortzeko aukeraren aurrean. Batik bat enplegua bilatzen dutenei interesatzen zaie, edo bere lanbide-bizitza aldatu nahi eta autoenplegua beste aukera bat bezala ikusten dutenei.

Negozio-ideia bat izan eta praktikan ondo atera zaien 23 ekintzaileren testigantza aurkezten du aplikatiboak. Beren esperientziek erakusten dute inguruko elementu batzuk aprobetxatuz negozio-ideiak sortu eta gauzatu ahal direla (berrikuntza teknologiko bat, asebete gabeko gizarte-eskari bat, moda bat, legedi-berritasun bat...). Testigantza horiek ekintzaileen bideoak eta sortutako enpresa bakoitzaren deskribapen-fitxak dauzkate, eta bost bloketan bilduta daude:

  • Ekintzailearen ezaugarri eta gaitasun pertsonalak
  • Lan-merkatuaren eboluzioa
  • Gizarte-ingurunearen behaketa
  • Politika- eta lege-ingurunearen behaketa
  • Teknologi ingurunearen behaketa