Ezagutzen dituzun lanetatik ezagutzen ez dituzunetara
Aplikatibo hau lanbide-proiektua definitu edo berdefinitu beharra eta beren lanbide-kezkei eta lan-munduko aldaketei erantzuna emateko beharra daukaten guztientzako kontsulta-tresna da. Lanbide-horizontea zabaltzen laguntzen du, eta baliozko alternatibak ematen ditu zorrotzak edo mugatuak izan daitezkeen lanbideen ibilbideen aurrean.
Oso tresna dinamikoa da, aukera ematen duena "betiko" lanbideak haiekin zerikusia daukaten lanbideekin azkar lotzeko. Aplikatiboaren pantaila nagusiak ohizko lanbideen zerrenda bat zabaltzen du, eta horiek hautatutakoan, automatikoki zabaltzen da, eskuinera, beste zerrenda bat, harekin zerikusia duten lanbide berriena.