Hautaketa prozesua
Batez ere lehen enpleguaren bila dabiltzan edo haren hautaketa-prozesua nola den jakin nahi duten gazteek erabil dezaten pentsatua eta diseinatua dago aplikatibo hau. Era berean, oso produktu praktikoa da beti lanean aritu eta lehen aldiz lana bilatzen dutenentzako, edo lan-merkatutik luze urrunduta egonik enpresekin harremanetan jartzeko zein tresna eta alderdi jartzen diren jokoan jakin nahi dutenentzako.
Aplikatiboak aukera ematen du hautaketa-prozesu bateko fase bakoitzerako estrategia eta jokabide egokienak praktikan jartzeko. Abentura grafiko baten formatua dauka, eta Giza Baliabideen enpresa batek lan-postua betetzeko beharra dagoela adierazten duenean hasten da. Hortik aurrera, pertsonaia bat aukeratu behar da (lau pertsonaia daude profil pertsonal eta profesional desberdinekin), eta gero harekin ibili prozesu guztian, erabaki egokienak har ditzan eta hautaketa-prozesua osatzen duten fase guztiak gaindi ditzan. Fase bakoitzean enfasi berezia jartzen da honako alderdi hauetan:
- Interes erakustaldia.
- Tresnen ezagutza (gutunak, CV, proba psikoteknikoak, elkarrizketak).
- Norberaren irudiaren, jokabideen eta gaitasunen garrantzitsua.
Pertsonaiarentzako aukeratzen den erantzun eta/edo ekintza bakoitza langileak hautatzen dituenak baloratzen ditu, eta hark adierazten du zein asebetetze-maila eta arrakasta-portzentajea lortu den.