Interes profesionalen testa
Kontsultarako aplikatibo orokor bat da, ikasketak edo lanbidea aukeratu behar dutenek erabil dezaten pentsatua dago, edota enplegua aldatu nahi dutenentzako edo lanik gabe geratu eta beste alternatiba batzuk bilatu nahi dituztenentzako. Interes profesionalen testak aukera ematen du gure katalogoan jasota dauden lanbide berrietara lotuta dauden eremu eta lanbideen eta pertsonen interes pertsonal eta profesionalak eta lehentasunak ezagutzeko.
Aplikatiboak 180 aldagai dauzka, jardueren deskribapenei dagozkienak. Haietako bakoitzarentzako piztutako interes maila adierazi behar da: baxua, ertaina-baxua, ertaina altua, altua. Jarduera ez dut ezagutzen aukera ere badago. Emandako erantzunen arabera, txosten grafiko bat egiten du aplikatiboak, eta txostenak 18 jarduera-alorren balorazio-mailak aurkezten ditu, eta era berean, erakutsitako alor gogokoenarekin zerikusia daukaten lanbide-berriak ere aurkezten ditu. Komenigarria da txosten hori inprimatzea, oinarri ona baita lanbide berrien gure katalogoan sartutako deskribapen-fitxak kontsultatzeko.