Bilatu zeure prestanzuntzaAurkitu zeure lanaSortu zeure lanaBideratu zeure etorkizuna

Taldeentzako ibilbideak

Kontaketa: ITN-4Eskatzea

4 Ibilbidea

  • Iraupena: 3 eta 4 ordu artekoa
  • Bilerak: 2
  • Parte-hartzaileak: 12
  • Zuzenduta: Gazteak, unibertsitate ikasketen edozein modalitatetan ikasten ari diren 18 eta 25 urte bitartekoak
  • Ikasleen orientabide profesionalaren prozesua sendotzea.
  • Egiten ari diren ikasketekin zerikusia duten lan berriak identifikatzea.
  • Lan berrietan sartzeko betekizunetan sakontzea, bai prestakuntzaren aldetik bai gaitasunen aldetik.
  • Enplegu-eskaintzak agertzen diren bide nagusiak identifikatzea.
  • Hautaketa-prozesu bateko urratsekin ikasi eta praktikatzea.
  • Sarrera.
  • Helburuen eta edukien aurkezpena.
  • Egiten ari diren ikasketekin zerikusia duten lan berriak identifikatzea.
  • Lanen fitxak kontsultatzea (bereziki deskribapena, prestakuntza-betekizunak eta behar diren gaitasunak).
  • Enplegu publikoa eta enplegu pribatua: ikusten den enplegu-eskaintza, ikusten ez dena eta aurreikusten den enplegua.
  • Hautaketa-prozesuaren joko interaktiboa (telefonozko elkarrizketa, aurkezpen-gutuna, CV).
  • Laneko elkarrizketaren joko interaktiboa.
  • Hasitako lana tresna multimediarekin jarraitzeko gomendioak
     

Saioaren helburuak eta edukiak aurkeztu ondoren, parte-hartzaile bakoitzak bakarka lan egiten du multimedia aplikazioarekin. Lana garatzeko talderako jarraibide batzuk eta aholkularitza pertsonalizatua eskaintzen dira prozesuan zehar (aholkuak eta/edo zalantzak argitzea), bakarkako lanaren emaitzak optimizatzeko.


 

Saioa ongi garatzeko, beharrezkoa da pertsona laguntzaile(ar)en edo taldeko arduradun(ar)en inplikazio aktiboa. Era berean, beharrezkoa da Informatikako ezagutzak edukitzea, eta komenigarria, Interneten nabigatzen jakitea.