Taldeentzako ibilbideak
5 Ibilbidea
- Iraupena: 2 eta 2,5 ordu artekoa
- Bilerak: 1
- Parte-hartzaileak: 12
- Zuzenduta: Langabezian egonik Lanerako Prestakuntzako ikastaro bat egiten ari direnak.
- Egindako prestakuntzarekin zerikusia duten lan berriak identifikatzea.
- Lan berrietan sartzeko betekizunetan sakontzea, bai prestakuntzaren aldetik bai gaitasunen aldetik.
- Enplegu-eskaintzak agertzen diren bide nagusiak identifikatzea.
- Hautaketa-prozesu bateko urratsekin ikasi eta praktikatzea.
![]() | ![]() |
- Sarrera.
- Helburuen eta edukien aurkezpena.
- Egindako prestakuntzarekin zerikusia duten irtenbide profesionalak eta lan berriak bilatzea.
- Lanen fitxak kontsultatzea (bereziki deskribapena, prestakuntza-betekizunak eta behar diren gaitasunak).
- Enplegu publikoa eta enplegu pribatua: ikusten den enplegu-eskaintza, ikusten ez dena eta aurreikusten den enplegua.
- Hautaketa-prozesuaren joko interaktiboa (telefonozko elkarrizketa, aurkezpen-gutuna, CV).
- Hasitako lana tresna multimediarekin jarraitzeko gomendioak
![]() | ![]() |
Saioaren helburuak eta edukiak aurkeztu ondoren, parte-hartzaile bakoitzak bakarka lan egiten du multimedia aplikazioarekin. Lana garatzeko talderako jarraibide batzuk eta aholkularitza pertsonalizatua eskaintzen dira prozesuan zehar (aholkuak eta/edo zalantzak argitzea), bakarkako lanaren emaitzak optimizatzeko.
![]() | ![]() |
Saioa ongi garatzeko, beharrezkoa da pertsona laguntzaile(ar)en edo taldeko arduradun(ar)en inplikazio aktiboa. Era berean, beharrezkoa da Informatikako ezagutzak edukitzea, eta komenigarria, Interneten nabigatzen jakitea.