Taldeentzako ibilbideak
6 Ibilbidea
- Iraupena: 1 eta 1,5 ordu artekoa
- Bilerak: 1
- Parte-hartzaileak: 12
- Zuzenduta: Lanean ari direnak edo langabezian daudenak, lanbidean orientatzeko interesatuak.
- Gogoeta prozesuari ekitea lanbide-orientazioak eta nork bere burua ezagutzeak duen garrantziari buruz.
- Ikasleen lanbide lehentasunak eta interesak identifikatzea eta horiek lan berriekin lotzea.
- Hautatutako lanak definitzen dituzten ezaugarri nagusiak eta horiek zein ekonomi sektorekoak diren kontsultatzea.
- Lan berrietan sartzeko betekizunetan sakontzea, bai prestakuntzaren aldetik bai gaitasunen aldetik.
![]() | ![]() |
- Sarrera.
- Helburuen eta edukien aurkezpena.
- “Interes profesionalen” test interaktiboa egitea.
- Egindako testaren emaitzetik norberaren txostena egitea.
- Testen emaitzetik ateratako lanen esplorazioa.
- Sektore espezifikora eta lanbidean lan egiteko beharrezko prestakuntzara hurbiltzea.
- Hasitako lana tresna multimediarekin jarraitzeko gomendioak.
![]() | ![]() |
Saioaren helburuak eta edukiak aurkeztu ondoren, parte-hartzaile bakoitzak bakarka lan egiten du multimedia aplikazioarekin. Lana garatzeko talderako jarraibide batzuk eta aholkularitza pertsonalizatua eskaintzen dira prozesuan zehar (aholkuak eta/edo zalantzak argitzea), bakarkako lanaren emaitzak optimizatzeko.
![]() | ![]() |
Saioa ondo egiteko, parte-hartzaileek aktiboki inplikatu behar dute. Era berean, beharrezkoa da Informatikako ezagutzak edukitzea, eta komenigarria, Interneten nabigatzen jakitea.