Taldeentzako ibilbideak
1 Ibilbideak
- Iraupena: 1 eta 1,5 ordu artekoa
- Bilerak: 1
- Parte-hartzaileak: 12
- Zuzenduta: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako azken ikasturtea egiten ari diren 15 eta 17 urte bitarteko gazteak
- Ikasleek lanbide-orientazioaren garrantziari buruz egiten duten hausnarketa prozesuari hasiera ematea edota finkatzea.
- Ikasleen lehentasunak eta interesak identifikatzea, eta horiek lanbide berriekin lotzea.
- Lanbide berrietan aritzeko betekizunetan sakontzea, bai prestakuntzaren aldetik bai gaitasunen aldetik.
- Sarrera.
- Helburuen eta edukien aurkezpena.
- “Interes profesionalen” test interaktiboa egitea.
- Egindako testaren ondoriozko norberaren txostenari buruzko inpresioa.
- Norberaren lan-lehentasunekin lotutako lanbideen kontsulta (batez ere deskripzioa eta prestakun-betekizunak).
- Hasitako lana multimedia tresnarekin jarraitzeko gomendioak.
![]() | ![]() |
Saioko helburuak eta edukiak aurkeztu ondoren, parte-hartzaile bakoitzak era indibidualean lan egiten du multimedia aplikazioarekin. Taldeko jarraibide batzuk eta aholkularitza pertsonalizatua eskaintzen dira lana bideratzeko prozesuan zehar (aholkuak eskaintzen dira eta zalantzak argitzen dira) norberaren lanaren emaitzak optimizatzeko.
![]() | ![]() |
Saioa ongi bideratzeko, pertsona laguntzaile(ar)en edo taldeko arduradun(ar)en inplikazio aktiboa beharrezkoa da. Halaber, informatikari buruzko ezagutzak eduki behar dira, eta interneten bidez nabigatzen jakitea ere komenigarria da.