Taldeentzako ibilbideak
2 Ibilbideak
- Iraupena: 2 eta 2,5 ordu artekoa
- Bilerak: 2
- Parte-hartzaileak: 12
- Zuzenduta: Batxilerra ikasten ari diren 16 eta 19 urte bitarteko gazteak
- Ikasleek beren etorkizuneko prestakuntzari buruz egiten duten hausnarketaren prozesua finkatzea.
- Ikasleen lan-interesak lanbide berriekin lotzea.
- Lanbide berrietan aritzeko betekizunetan sakontzea, bai prestakuntzaren aldetik bai gaitasunen aldetik.
![]() | ![]() |
- Sarrera.
- Helburuen eta edukien aurkezpena.
- Ezagutzen dituzun lanetatik ezagutzen ez dituzunetara
- “Interes profesionalen” test interaktiboa egitea.
- Egindako testaren ondoriozko norberaren txostenari buruzko inpresioa.
- Norberaren lan-lehentasunekin lotutako lanbideen kontsulta (batez ere deskripzioa eta prestakun-betekizunak).
- Ikasketei buruzko informazioa bilatzea (prestakuntza zikloak eta ikasketa unibertsitarioak).
- Hasitako lana multimedia tresnarekin jarraitzeko gomendioak.
![]() | ![]() |
Saioko helburuak eta edukiak aurkeztu ondoren, parte-hartzaile bakoitzak era indibidualean lan egiten du multimedia aplikazioarekin. Taldeko jarraibide batzuk eta aholkularitza pertsonalizatua eskaintzen dira lana bideratzeko prozesuan zehar (aholkuak eskaintzen dira eta zalantzak argitzen dira) norberaren lanaren emaitzak optimizatzeko.
![]() | ![]() |
Saioa ongi bideratzeko, pertsona laguntzaile(ar)en edo taldeko arduradun(ar)en inplikazio aktiboa beharrezkoa da. Halaber, informatikari buruzko ezagutzak eduki behar dira, eta interneten bidez nabigatzen jakitea ere komenigarria da.