Taldeentzako ibilbideak
3 Ibilbideak
- Iraupena: 3 eta 4 ordu artekoa
- Bilerak: 2
- Parte-hartzaileak: 12
- Zuzenduta: Edozein lanbidetako Prestakuntza Zikloa ikasten ari diren 17tik 19ra bitarteko gazteak
- Ikasleen orientabide profesionalaren prozesua sendotzea.
- Egiten ari diren ikasketekin zerikusia duten lan berriak identifikatzea.
- Lan berrietan sartzeko betekizunetan sakontzea, bai prestakuntzaren aldetik bai gaitasunen aldetik.
- Enplegu-eskaintzak agertzen diren bide nagusiak identifikatzea.
- Hautaketa-prozesu bateko urratsekin ikasi eta praktikatzea.
![]() ![]() |
- Sarrera.
- Helburuen eta edukien aurkezpena.
- Egiten ari diren ikasketekin zerikusia duten lan berriak identifikatzea.
- Lanen fitxak kontsultatzea (bereziki deskribapena, prestakuntza-betekizunak eta behar diren gaitasunak).
- Enplegu publikoa eta enplegu pribatua: ikusten den enplegu-eskaintza, ikusten ez dena eta aurreikusten den enplegua.
- Hautaketa-prozesuaren joko interaktiboa (telefonozko elkarrizketa, aurkezpen-gutuna, CV).
- Laneko elkarrizketaren joko interaktiboa.
- Hasitako lana tresna multimediarekin jarraitzeko gomendioak
![]() ![]() |
Saioaren helburuak eta edukiak aurkeztu ondoren, parte-hartzaile bakoitzak bakarka lan egiten du multimedia aplikazioarekin. Lana garatzeko talderako jarraibide batzuk eta aholkularitza pertsonalizatua eskaintzen dira prozesuan zehar (aholkuak eta/edo zalantzak argitzea), bakarkako lanaren emaitzak optimizatzeko.
![]() ![]() |
Saioa ongi garatzeko, beharrezkoa da pertsona laguntzaile(ar)en edo taldeko arduradun(ar)en inplikazio aktiboa. Era berean, beharrezkoa da Informatikako ezagutzak edukitzea, eta komenigarria, Interneten nabigatzen jakitea.